Hauteskunde ekitaldiak egin dituzte eta atzo arratsaldean, EAJ-ko autobusa egon zen San Pedro eliza ondoko elizatze plazan.
Lasarte-Oriako alkatetzarako hautagai jeltzaleak, Estitxu Alkortak bere alderdiaren kezkak eta programa azaldu zituen eta egun dagoen gobernuak egindako kudeaketa salatu zuen.
Alderdi jeltaleko hautagaiak adierazi zuen udalak dituen sarrerekin ozta-ozta lortzen duela funtzionamendu arrunta betetzea eta alkatea eta bere taldea ez direla gai dagokion baliabideak sortu eta lasartearrak eskatzen dituzten inbertsio, ekimen berriei edo zerbitzuen eskeintza zabaltzeko eskaerei erantzuteko.
Eta salatu du, engainatu nahian, alkateak udalaren benetako errealitate ekonomikoa ezkutatu egiten diela herritarrei. "Une honetan, udalak benetako arazoak ditu iazko ekitaldian hitzartutako gastuak finantzatzeko. 6 milioi euro ordandu beharra dago eta kutxan ez dago dirurik".
Sozialistak, udala zorretan jartzen ari dira, azken muturreraino gainera, eta dagokiena egin beharrean, hau da urteroko aurrekontuak aurkeztu eta udalerriko kontuak saneatzeko plangintza ekonomiko- finantzarioa prestatu beharrean, proiektu berrietan sartzen dira, udaletxe berria eraikitzea bezala.
Aldaketa
Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJko hautagaia den Markel Olanok adiearazi zuen aldaketaren garaia heldu dela Lasarte-Oriara EAJren eta Alkortaren eskutik, sozialisten kudeaketa ereduak porrot egin duelako, espainiar estatuan, Eusko Jaurlaritzan eta Lasarte-Orian.
Hautagaiak, sozialistek krisiaren aurrean erabaki serio eta arduratsua hartu ez izana salatu zuen. Kudeaketari dagokionean irizpide eza erakutsi dute eta, honekin batera, ekonomia eta enpresa eragileenganako distantzia izan dute “bizkarra eman diete. Noiz, eta enpresek enplegua sortu ahal izateko laguntza eta gertutasun gehien behar dutenean”.
Horregatik, EAJ-PNVk ekonomia errealaren aldeko apustu garbia egin duela adierazi zuen.