10_Mendikamentuen erabilera hobetzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 10a

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, eta Gipuzkoako Sendagaigileen elkarteko presidenteak, Angel Garayk, elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten asteartean Etxez Etxeko Laguntzako erabiltzaileen medikamentuen erabilera optimizatzeko programa udalerrian martxan jartzeko.
Hitzarmen honen helburua da Etxez Etxeko Laguntza sistemara atxikita dauden pertsonen medikamentuen erabilera hobetzea.
Era berean, pertsona hauei sendagaiak eskuratzea erraztea eta kasu bakoitzean agindutako tratamendua betetzen laguntzea asmoa du programa honek.
Etxez Etxeko Laguntza sistema parte hartzen duten erabiltzaileek beraiek nahi duten herriko farmazia aukeratuko dute, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak ekimen honetan parte hartzeko akreditatutakoa.
Erabiltzaile bakoitzak, parte hartu aurretik, dokumentu bat sinatuko du baimena emateko; elkarrizketa bat egingo zaio bere fitxa egiteko, hartzen dituen medikamentuen eta dituen osasun arazoen informazioa jasoko duena.