Hauteskunde kanpaina Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 12a

Hauteskundeetako kanpaina hasi da eta egun hauetan alderdi desberdinetako furgonetak ikusi eta entzun izan ditugu gure herrian.
Honetaz gain, hauteskunde ekitaldiak egin dituzte alderdiek herritarren bozkak lortzeko.
Astelehenean EAJ-ko autobusa egon zen San Pedro eliza ondoko elizatze plazan. Hautagai jeltzaleak, Estitxu Alkortak eta Markel Olanok bere alderdiaren kezkak eta programa azaldu zituzten.
Atzo, berriz, PSE-EE, EB eta Bildu alderdien txanda izan zen.
PSE-EE alderdiko Jesus Zaballos eta Rodolfo Ares, besteak beste, merkatuan egon ziren arrosak banatzen.
Rikardo Ortega eta Arantza Gonzalez EBko hautagaiak ere bertan egon ziren haien programa azaltzen, beranduago Michelin enpresako atean ere egon ziren.
Bildu alderdiko kideak ere merkatuan egon ziren goizean eta arratsaldean egoitza berria ireki zuten Kale Nagusian.