Mahai ingurua

Txintxarri 2011ko maiatzaren 13a

Lasarte-Oria Bizirik gure herriko politikarien arteko jendaurreko eztabaida mahai inguru bat antolatzen ahalegindu gara, horretarako Lasarte-Oriako udalean ordezkatuta dauden alderdi polítiko guztietako ordezkariei gonbitea egin diegula. Eztabaidatzeko gaia, hondakinen gaurko eta etorkizuneko kudeaketa izan da.
Tamalez, jaso dugun erantzuna etsigarri izan da. EB, LOHP (alderdi guztiek parte hartzeko baldintzapean) eta "adskribitu gabeko" (EAE-ANV) zinegotziek baiezko erantzuna eman badigute. PSEk, PNVk, PPk eta H1ek, ordea, koldarkeraiagatik ala axolagabekeriagatik, erantzun ere ez digute egin.
Laster, hauteskunde kanpaina berria hasiko da eta alderdi polítiko guztiek herritarron eta gure bizi-kalitatearen alde ahalegin guztia egiten dutela behin eta berriz errepikatuko digute.
Gure ingurunean errausketa-instalazio bat eraikitzea eta martxan jartzea guztion kalterako osasun publikoko arazo larria da. Dirurik ez dagoelako aitzakian gizarte eskubideak murrizten ari zaizkigun bitartean, beharrezkoa ez den eta erabat kutsakorra den industria bat eraikitzeko ehundaka miloi euro ordainarazten dizkigute.
Hondakineni ematen zaien azken trataera, aurretik erabiltzen den bilketa sistemak erabat baldintzatzen du. Eta hondakinak biltzea udal bakoitzari ez beste inori dagokion ardura da.
Hondakinen bilketa bezain gai garrantzitsuarekiko horrelako axolagabekeria erakusteak sutan jartzen gaitu. Herriaren alde lan egiten omen dutenek herritarrekin/herritarren aurrean eztabaidatzeari uko egiteak agerian uzten du benetan zenbaterainoko mespretxua dioten herritarren iritziari.
Gai honekiko isiltasunak ala hitz hutsek erraustketa-instalazioarekiko zenbait polítikoren konplizitatea salatzen dute

Lasarte-Oria Biziririk