Andoni Otamendik oso ondo hasi du Gipuzkoako Txapelketa. Irabazi egin zuen lehenengo saioan, Orion igandean, 321 punturekin eta final-zortzirenetara pasatzeko lehen pausua eman zuen. Asteburu honetan bertso eskolan dabiltzan beste bost lagunek daukate kanporaketa saioa, Zigor Iriondo, Unai Gaztelumendi eta Ane Labakak larunbatean, Beñat Iguaran eta Asier Azpirozek, igandean. Unai Muñoak irailaren 25ean final zortzirenetan hasiko du txapelketa. Lasarte-Orian final-zortzirenetako bat egingo da, hain juxtu urriaren 1ean arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean.
Asteburu honetan, Zigor Iriondo eta Unai Gaztelumendik larunbatean Mutrikuko Zabiel kultur etxean, arratsaldeko 17:30ean kantatuko dute, Ane Labakak larunbatean ordu berean Alegiko Kultur Etxean eta igandean kantatuko dute Beñat Iguaran eta Asier Azpirotzek Lezoko Tiñelu elkartean arratsaldeko 17:30ean.