Haurrek udan ongi pasatzeko aukera zabala eskaintzen du Ttakun Kultur elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz antolatzen dituen Udako Txokoetan.
Txikientzako psikomotrizitate programa, HH5 eta LH2koentzat naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera eta LH3 eta LH6koek abentura eta kirolaz betetako egunak biziko dituzte.
Hauetan guztietan, izena emateko epea maiatzaren 19an bukatzen da, beraz, azken astean sartu gara ia.
Era berean, aurten Udako Txokoetan berrikuntza bat dagoela azpimarratu dute antolatzaileek. LH2 eta LH3 mailako haurrek uztailaren 26tik 29ra Askizu ezagutzeko aukera izango dute.
Lau eguneko irteera soilik edo Txokoak gehi irteera daitekeela azpimarratu dute antolatzaileek. Animatu eta izena eman uda zoragarria igaroko baitute Udako Txokoetako haurrek.