Errugbi eskolen topaketa igandean Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 13a

Beltzak Ostadar Jalai errugbi eskolako arduradunek jakin arazten dute, igandean maiatzaren 15an, 10:00etatik aurrera Gipuzkoako Errugby eskolen Topaketa izango dela, Michelingo Kirol Gunean.
Lehenengo aldia izango da gure herrian horrelako topaketa egiten dena eta benjamin eta alebin mailako 200 bat haur bilduko dira bertan.