Igerilariek Sopelan emaitza paregabeak lortu zituzten

Txintxarri Aldizkaria 2011ko mai. 14a, 02:00

Lehengo igandean, maiatzaren 8an, Buruntzaldea IKTko infantil, junior, promesa eta absolutu mailako kideek V. Sopelanako Udala sarian parte hartu zuten.
Borja Apeztegia entrenatzaileak jakitera eman digunez, emaitza bikainak lortu zituzten igeriketa taldeko gazteek: 3 txapeldun Alazne Egiazabal absolutu mailan, Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu infantiletan; bi txapeldun orde, Alazne Egiazabal eta Naroa Goikoetxea; hirugarren postu bat, Mikel Arribillaga, 34 marka pertsonal eta Euskadiko lau marka gutxieneko.
“Taldekide guztiak bikain aritu ziren,” azaldu digu entrenatzaileak.

100 estiloak

Entrenatzaileak adierazi digunez, 100 m. estilo proban Kevin Iglesiasek, Iñigo Ibarburuk, Haitz Mitxelenak, Oier Mitxelenak, Mikel Esnalek, Garazi Alkortak, Itsaso Tolosak, Naroa Goikoetxeak eta Alazne Egiazabalek marka pertsonalak lortu zituzten.
Honetaz gain, Iñigo Ibarburuk (1'12''60) eta Itsaso Tolosak (1'17''26) haien mailako Euskadiko marka gutxiengoak lortu zituzten.

50 tximeleta

50 tximeleta proban ere Itsaso Tolosak bere marka gainditzeaz gain, Euskadiko marka gutxienekoa lortu zuen.
Tolosaz gain, Kevin Iglesiasek, Unai Buenok, Mikel Arribillagak eta Naroa Goikoetxeak ere marka pertsonalak hobetu zituzten.

50 bizkar

50 bizkar proban, berriz, Iñigo Ibarburu izan zen, bere marka gainditu eta Euskadiko marka gutxiengoa egin zuena.
Baina ez zen bakarra izan bere marka hausten, Kevin Iglesiasek, Haitz Mitxelenak, Oier Mitxelenak, Mikel Esnal-ek, Alazne Egiazabalek, Naroa Goikoetxeak eta Garazi Alkortak ere lortu baitzuten.

50 bular

Era berean, 50 m. bular proban, Iñigo Ibarburuk, Haitz Mitxelenak, Mikel Esnalek, Kevin Iglesiasek, Mikel Arribillagak, Oier Mitxelenak, Garazi Alkortak eta Itsaso Tolosak lortu zituzten haien marka pertsonalak hobetzea.

50 libreak

Eta 50 m. libre proban, berriz, haien marka hobetu zuten Kevin Iglesiasek, Unai Buenok, Haitz Mitxelenak eta Garazi Alkortak.

Erreleboa

Azkenik, 8x50 libre errelebo mistoan parte hartu zuen taldeak.
Garazi Alkortak, Itsaso Tolosak, Naroa Goikoetxeak, Alazne Egiazabalek, Iñigo Ibarburuk, Haitz Mitxelenak, Oier Mitxelenak eta Mikel Esnalek osatutako erreleboak garaipena lortu zuen.
Borja Apeztegiak aipatu digunez, “taldea hasieran hirugarren postuan hasi bazen ere, taldekideak saltatu ahala postuak irabazten joan ziren. Azken aurreko postan lehendabiziko erreleboa harrapatzea lortu genuen eta Mikelek egindako azken postak garaipena eman zion taldeari.”

Jantzi berriak

Lorpen hauetaz guztietaz gain, entrenatzaileak jakina razi digu, Buruntzaldea IKTk kirol jantzi berriak estreinatu zituztela proba honetan.
“Ederra izan zen talde osoa berdin jantzita ikustea bai kanpoan, baita igerilekuan ere,” adierazi du Apeztegiak.