Ostadar K.F.-k antolatzen duen Gomazko pilotako pala txapelketak garaile berriak ditu, Jon Begiristain eta Xabier Etxezarreta. Oskar Lazkano eta Iñigo Arluziaga bikotea zazpi urtez nagusi izan arren, aurten ez dira txapelketako azken fasera iritsi.
Final handia, Bernaitz Odriozola eta Santi Martin Jon Begiristain eta Xabier Etxezarretaren aurkako partida hasi baino lehen ohorezko agurra dantzatu zitzaien jokalariei.
Ostean, partida luzea eta interesgarria ikusi zen Michelingo frontoian.
Txapelketako finala baino lehen, 3. eta 4. postuak lortzeko norgehiagoka ikusi zen. Honetan, Iñaki Lizasok eta Joserra Alzibarrek Josu Iparragirre eta Iñaki Altzuri izan zituzten aurrez aurre.
Aise aurreratu ziren Iñaki Lizaso eta Joserra Alzibar. Baina 20-5ko markagailua zegoenean, garaipena borrokatu behar izan zuten, Josu Iparragirrek eta Iñaki Altzurik errenta gutxitzen joan baitziren. Azkenik
30 eta 21 gailendu ziren Iñaki Lizaso eta Joserra Alzibar.