14_Carbayeda Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 14a

Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolako jubenil, infantil eta alebin mailetako txirrindulariek aste hauetan errepideko Gipuzkoako Txapelketetan lehiatu dira.
Maiatzaren 14ean, Seguran, Luken Carbayeda Urruzolak alebin mailako Gipuzkoako txapelketa eskuratu zuen.
Segurako garaipena Bazpi eskolako gaztetxoak egin duen denboraldi paregabeari amaiera emateko era ezin hobea izan da.
Izan ere, parte hartu duen hamar lasterketetatik zortzi irabazi ditu, batean bigarren egin du eta bestean, erori eta ezin izan zuen postu onik lortu.