Kadete, jubenil, junior eta beteranoetako Gipuzkoako txapelketako lehenengo bi jardunaldiak burutu ziren Tolosa eta Donostian lehengo asteburuan.
Lasarte-Orian hiru Gipuzkoako txapeldun berri daude, Gaizka Ormazabal, Ane Galardi eta Santos Uribe.
Beterano maila
Zumeatarra taldean dabilen Santos Uribe herritarrak, 5 kilometro martxa izeneko proban urrezko domina eskuratu zuen 75 urte baino gehiagoko mailan.
Junior eta jubenil maila
LOKEko Gaizka Ormazabal eta Irati Larrañagak parte hartu zuten junior mailan eta jubeniletan, berriz, Ane de Miguelek.
Ormazabal Gipuzkoako txapeldun izan zen, 400 metro hesiekin proban.
Larrañagak, berriz, luzera jauzian bigarren postua eskuratu zuen.
Ane de Miguel jubenilak proba berean laugarren postua eskuratu zuen.
Kadete maila
Kadete mailan ere, LOKEk Gipuzkoako txapeldun berria du, Ane Galardi.
Galardik, aldiz, luzera jauziko txapela eskuratu zuen.
Mutilei dagokienez, Itoitz Rodriguez-ek zilarrezko domina eskuratu zuen 600 metroetan.