14_Naiara Lizaso igerilaria Gipuzkoako txapeldun bikoitza

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 14a

Lehengo asteburuan, Buruntzaldea Igeriketa taldeko alebinek Gipuzkoako txapelketa-Igerilari osoa eta eskolarteko sariketa jokatu zituzten Ordizian.
Gipuzkoako eskolartekoan Naiara Lizaso txapeldun bikoitza izan zen eta Mikel Sotok bi laugarren postu lortu zituen.
Naiarak 100 m. tximeleta eta 100 m. proba librean parte hartu eta bietan urrezko domina eskuratu zuen.