Herritar ugari hurbildu da Gipuzkoako natura eta ondare kulturala ezagutzera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 15a

Kutxak eta Foru Aldundiak sustatutako Mendiz Mendi, Mendez Mende kanpainako autobusa Lasarte-Oriara iritsiko zen asteazkenean.
Hiru egunez, Gipuzkoako natura eta kultura-ondareak uztartzen dituzten loturak ezagutzeko aukera izan zen gure herrian eta ugari izan ziren Brigitarren plazan zegoen autobusera hurbildu ziren herritarrak.