Eztabaida publikoa egiteko gonbitea

Txintxarri 2011ko maiatzaren 16a

Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak, eztabaida publiko bat egiteko eskaintza egin die Lasarte-Oriako udal hauteskundeetara aurkezten dien talde politiko guztiei. Eztabaida honekin gure asmoa honakoa zen: herritarrei aukera ematea aurrez aurre ezagutzeko bai hautagaiak baita hauek programa ere, eta bakoitzak bere ondorioak ateratzeko aukera izatea. Ekimen honetan talde guztien parte hartzea nahi genuen, eta eztabaidari dagokion guztia adostasunez egitea: lekua, eguna, ordua, moderatzailea... e.a.
Zoritxarrez eta aurreikusi zitekeen moduan, ez dute talde guztiek erantzun, ez PSOEk, ez EBk ezta PPk ez dute gure gonbitea erantzun. Gainontzekoak: Bilduk, PNVk, Aralarrek eta H1!ek baietz esan diote gure proposamenari eta prest agertu dira elkarlanerako. Lerro hauetatik beraien predisposizioa eskertu nahi dugu eta penatu gainontzeko taldeak ez direla gai izan ezetz esateko ere.

Erredakzioan itzulia

Lasarte-Oriako Herritarren Plataforma