Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 22ko hauteskundeetan Lasarte-Oriako alkatetzarako aukeztu diren hautagaien hainbat gairi buruzko iritzia jasotzen segitzen dugu. Gaurko alean azken galderaren erantzuna izango duzue: alderdi politiko ezberdinek ondorengo lau urtetarako prestatu duten programaren ildo nagusiak jorratuko dituzte alderdietako zerrendaburuek.
Hirigintza, gizartea, kultura, euskara, ekonomia... gai ugariz aritzeko aukera eta egin behar dituztenak azaltzeko aukera izan dute herriko zortzi hautagaiek.
Hauteskunde kanpaina amaitzear dagoenean, behin Lasarte-Oriako alkatetzarako hautagaien iritzia eta hurrengo lau urtetarako proposamenak ezagutu ondoren, hausnarketarako momentua iritsi zaigu.