Mario Garrido Espainiako txapelketara

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 16a

Mario Garrido, LOKE judo saileko gazteak apirilaren 30ean Zaragozan egin zen 23 urte azpiko Iparraldeko eremuko txapelketan Espainiako txapelketarako txartela eskuratu zuen.
Mario bere mailako, 66 kilo azpikoan, bigarren postua eskuratu zuen eta hurrengo larunbatean, maiatzaren 21an, Villaviciosa de Odonen lehiatuko da Espainiako txapelketan.