CLECE enpresaren erantzun eza dela eta, Atsobakar erresidentziako langileek lan baldintzak duinak izateko borrokan jarraituko dute eta, maiatzaren 23tik aurrera haien lan orduetan lanuzteak egingo dituztela jakin arazi dute.
UGT sindikatutik adierazi digutenez, “maiatzaren 16an, CLECErekin Atsobakarreko erresidentziako zerbitzu minimoetako egutegia adostea espero dugu. Langileen lanaren arabera zehaztuko dira horien ordutegiak eta erresidentzian dauden pertsonei kalterik txikiena egiten dien zerbitzu minimoak izango dira”.