CNT sindikatuak 2011ko Udal Hauteskundeetan abstentzio aktiboa egiteko deialdia egin du.
Abstentzio aktiboarekin borrokatzea proposatzen du sindikatuak. Izan ere, politikarien ustelkeriaren kontra, hauteskundeetako zirkoaren kontra, demokrazi faltsuaren kontra eta batez ere, sistema eta kapitalismoaren aurka bide bakarra bezala ikusten du abstentzioa.
Horregatik, sindikatuak maiatzaren 22ko hauteskundeetan ez bozkatzeko deia egiten die herritarrei.