Gazte Kluba eta Kuadrillategiko gazteek ekainaren 19an Arcachoneko uretako parkean gozatzeko aukera izango dute.
Hipodromo etorbideko zubitik aterako da autobusa goizeko 08:30etan. Eguna uretan igaro ostean, arratsaldeko 20:30ak aldera izango dira etxean.
Txangoaren prezioa 30 eurokoa izango da Ttakuneko bazkide ez direnentzat eta 27 euro bazkideentzat.
Izena ematea bihar, maiatzaren 17a, asteartea irekiko da. Interesa duenak Ttakun Elkartetik pasa beharko du. Antolatzaileek jakin arazi digutenez, plaza kopurua mugatua izango da, autobusa bete arte. Beraz, azkar ibili.