Udalaren ustetan azpimarratzekoa da, 2006 eta 2009 urte artean, borondatezko bilketan kobratzeke geratzen dena ez dela behin ere %1etik gora igo.
Jesus Zaballos alkateak azaldu zuenez, “laburbilduz, agintaldi honetan egindako zerga-bilketaren gestioa bikaina izan da”.
Bide exekutiboa
Hau guztiaz gain, bide exekutibora bideratzen diren ordainketa eta berreskuratzen diren kopuruen ehunekoak ere eskaini ditu Udalak.
Honela, 2006 eta 2007 ekitaldian, bide exekutibotik ordaintzeko zegoenaren %68,93a abonatu zen. Portzentaje hau %81,86ra igotzen da hurrengo ekitaldian, 2008 eta 2009koan, %96,84ra iristen da eta azkenik, 2009-2010 ekitaldian kobratu gabekoaren %35,66a berreskuratu da.
Azken datu hau, Udaletik azaltzen dutenez, erreziboak kobratzeko tramiteak oraindik martxan daudelako ematen da.