Lorcako lurrikarako kaltetuei elkartasuna adierazteko, herriko alderdi politikoek ostegunean hauteskunde ekitaldirik ez egitea adostu zuten eta atsedena egon zen herrian.
Hala baina, maitzaren 22an Udal eta Batzar Nagusietako hauteskundeak izango dira eta ostiralean eta asteburuan alderdi politikoek herritarrei haien programa azaldu eta haien aldeko bozka eskatzen jarraitu zuten.
Ostiralean, Sagardotegi kalea izan zen EAJ eta Bilduk kanpaina egiteko.
Goizean EAJko kideak eta Estitxu Alkorta alkate gaia haien programa banatu zieten bertatik igaro ziren herritarrei.
Arratsaldean, berriz, Bilduk herritar ugari bildu zuen ekitaldia egin zuen. Honetan, musika eta dantzaz gain, hitza izan zen nagusi alderdiko kideek Udal eta Batzar Nagusietako programa azaldu zuten.
Bestalde, larunbatean, LOHPko kideak Kale Nagusian egon ziren haien programa herritarrei azaltzen.