Errugbi topaketa jendetsua

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 16a

Igande goizean, Michelingo zelaian ez zen futbolik jokatu, errugbia baizik.
Beltzak Ostadar Jalai errugbi eskolak lehenengoz antolatuta Gipuzkoako Errugby eskolen Topaketa egin zen bertan.
Benjamin eta alebin mailako lurraldeko hamar errugbi eskolako 200 bat haur bildu ziren eta haien trebetasuna erakutsi zuten.
Lehenengo orduan eguraldia lagun izango zela bazirudien ere, txarrera egin eta euripean jolastu behar izan zituzten partida batzuk.
Futbol zelaia, errugbiko lau zelaietan banatu zen eta profesionalen antzera, meleak, baloia eskuratzeko borrokak, entseguak... ikusi ziren Michelinen.