Final handia, Bernaitz Odriozola eta Santi Martin Jon Begiristain eta Xabier Etxezarretaren aurkako partida hasi baino lehen ohorezko agurra dantzatu zitzaien jokalariei.
Ostean, partida luzea eta interesgarria ikusi zen Michelingo frontoian.
Tanto luzeak eta pilotakada askokoak egin zituzten. Bai aurrelariek, baita atzelariek ere lan handia egin zuten partidsn eta azpimarratzekoa izan zen Jon Begiristain aurrelariaren lana.
Tantoak amaitzeko era bakarra arerioaren hutsa edo pilota txapa gainean uztea izan zen.
Honela, Jon Begiristain eta Xabier Etxezarreta 30-17 gailendu ziren.
Ez amore eman
Baina, txapelketako finala baino lehen, 3. eta 4. postuak erabakizitune norgehiagoka ikusi zen. Honetan, Iñaki Lizasok eta Joserra Alzibarrek Josu Iparragirre eta Iñaki Altzuri izan zituzten aurrez aurre. Izan ere, Koldo Rozasek ezin izan zuen partidan egon.
Aise jarri ziren aurretik Iñaki Lizaso eta Joserra Alzibar. Baina 20-5ko markagailua zegoenean, garaipena borrokatu behar izan zuten, Josu Iparragirrek eta Iñaki Altzurik errenta gutxitzen joan baitziren.
Hala ere, partidaren azken uneetako Josu Iparragirre eta Iñaki Altzuri bikotearen hutsek garaipena, 30 eta 21, eman zien Iñaki Lizasori eta Joserra Alzibarri.