16_Jorge Revuelta judoka, Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 16a

LOKEko erakusleihoak titulu, domina eta garaikurrez bete eta bete ari dira elkarteko judokak.
Maiatzaren 16an, Hernanin, burutu zen alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan herriko judoka gazteek “lan bikaina egin zuten” Gorka Aristegi entrenatzaileak adierazi digunez.
Haien artean, nabarmentzekoak dira, 52 kilo azpiko mailan Jorge Revuelta gaztetxoak eskuratutako urrezko domina eta Jone Arroyok maila berdinenan lortutako brontzea.

Beterano maila

Bestetik, egun berean, Beteranoen Euskadiko Lehenengo Open-a egin zen Gasteizen.
Honetan, Francisco Moralesek, Kikok, urrezko domina lortu zuen bere mailan eta brontzezkoa, sailkapen orokorrean.
Honela, aipatzekoa da lehenengo aldiz, LOKEk lehiaketako maila guztietan ordezkariak izan dituela