Garai berriaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 17a

Atzo eguerdian, San Pedro eliza ondoko Elizatze plazan, Bilduren ildoak azaldu zituen Martin Garitanok. Ander Rodriguez Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiaren eta herriko alderdiaren ordezkarien babesa izan zuen ekitaldian, "garai berri bat iristear da Euskal Herrira, Euskal udalerrietara aldaketaren trena indarrez dator," adierazi zuen.
"Udaletxe grisez azpertuak gaudelako, azpertuak gaudelako urrun sentitzen ditugun udaletze hauetaz," aipatu zuen eta Lasarte-Oria horren adibide zela azpimarratu zuen.
Bilduk herritarrekin gobernatuko duela jakinarazi zuen, "parte hartzea ez da eslogan bat guretzat. Herriko erabakietan herritarren parte hartzea Bilduk dakarren aldaketaren sinbolo nagusia da". Izan ere, "ez ditugu herritar pasiboaknahi. Hori ez da gure demokrazia eredua," azaldu zuen.
Eta hau guztia posible izateko, Batzar Nagusietan bultzatuko dituzten Foru Araua aipatu zituen, baita mahai sektorialak sortuko dituztela ere.