Hauteskundeen azken txanpan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 19a

Bihar bukatuko da ofizialki kanpaina politikoa, horregatik alderdi politikoak zalantzan dagoen hautesle potentzialaren bila dabiltz herriko kaleetatik. Atzo, asteazkena, Lasarte-Orian azoka eta jende ugariren mugimendua zegoela aprobetxatuz Aralar, Hamaikabat eta EAJ-ko hautagaiak euren propaganda elektorala banatzen ikusi genituen.
Herriko hautagaietaz gain, Aldundi Nagusirako hautagai diren Aintzane Ezenarro, Aralarretik eta Pello Gonzalez Hamaikabeteko hautagaia herriko kaleetan ikusi genituen, Lasarte-Oriako hautagaiak eta beraien programa ezagutzera emanez.
PSE-EEk ere hautesle potentzialaren bila ibili zen herrian, eta horretarako Miguel Buen, Gipuzkoako Aldundirako hautagai nagusiaren laguntza eduki zuten.