Udal eta Autonomi hauteskundeei begira

Txintxarri 2011ko maiatzaren 20a

Udal eta Autonomi hauteskundeen markoan Saharekiko Elkarte solidarioen estatuko koordinatzaileak (CEAS-Sahara) alderdi politikoak, euren jarraitzaileak eta hiritarrak orokorki erreflexiora deitu nahi ditu. Demokraziaren erabilpenari eta Mendebaldeko Sahararen egoerari erreparatuz momentu garrantzitsu batean gaude.
Argi daukagu igandeko hauteskundeak ikusmuga argia daukatela oraingoan barne politikan, bai herriko eta baita autonomia erkidegoko mailan, hala ere uste dugu ezin dela ahantzi Sahara Mendebaldean bizitzen ari diren egoera luze eta larri hau. Herrialde honen egoera gure historia hurbileko zauri irekia da eta erantzukizun legal bat behar du. Espainia Saharako administratzailea izan da baina nazioarteko komunitateak betebehar hori kendu ez dion arren, gaitzetsi egin du.
Sahararren paper hori ezeztatzen saiatzen diren alderdi politikoak aurkitzen ditugu gure gizartean eta horregatik herritarrei alderdi hauei euren babesa kentzea eskatzen diegu:
- Alderdi hauek hainbatetan ikusi ditugu euren eginak defendatzen saiatzen, sahararrak modu askean botoen bidez hartutako erabakia onartu gabe.
- Bakea defendatzen dutenak baina euren estatua finantzatzeko gatazkan dauden herrialdeei armak saltzen dizkietenei.
- Giza eskubideen eta biztanleria zibilaren defendatzaile aurkezten direnei, baina Bengassiko edota Tripoliko biztanleek pairatzen duten sufrimenduari balio ezberdina ematen diotenei. Honen harian libiar iraindu bati yeremi bati baino balio gehiago egotziz.
- Ustelkeria, politikaren instrumentu bezala erabiltzen dutenei eta horren gaizkile egin nahi gaituztenei, susmoan dauden hautagai horiek bozkatzera behartuz.
- Traizio historiko gaizto eta interesatuak iraunarazten dutenei, Sahara Mendebaldea Maroko eta Mauritaniari emanez, eta horrela gure historia hurbilean gaitzondo suposatu duenari legitimitatea emanez.
- Elikagaien eskaintzarekin errefuxiatu sahararren behar minimoak justifikatzen dituztenei, baina hauen oinarrizko beharrez ez dira arduratzen. Herrialde hauetako biztanleek duten sufrimendua isilpean mantenduz, errespetua ere ukatu egiten diete.
- Garapen politikoa eta guztientzako demokrazia eraikitzeko konpromisoa errespetatzen ez dutenei. Halaber, estura, zintzotasuna, kolektibitatea, koherentzia bultzen ez dutenei.
Sahara Mendebaldean gure planetako beste lurraldeetan bezala, giza eskubideak defendatuko duen akordio politikoaren ezean, ezingo da ez bakerik ezta egonkortasunik eman. Honetaz gain, biktimentzako kalte ordain bilatu beharko da eta honetan Espainiak derrigorrezko erantzukizunak hartu beharko ditu.
Sahararrei ez diete bozkatzen uzten, bozka ezazu zuk euren etorkizunean pentsatuz.

Erredakzioan itzulia

Sahara Herriaren Lagunak