Oso urduri egon behar du Lasarte-Oriako PSOE, bere programa politikoan, hasiak dauden BOEak berriro ere saltzeko. Honetaz gain, "merkantzia matxuratua" saltzen saiatzen ari dira, hala nola prezio taxutuko 180 etxebizitzak, hau da., Nasipa, Gedi edo Aburuzak (etxebizitza hauen eskuratzaileak ez dute zertan etxebizitza beharra edo diru-sarrerak argudiatu behar, gainera BOEn prezioaren bikoitza dukate, eta 8 urteren ondoren merkatu librean saltzeko aukera dute, espekulaziorako bidea irekiz) eragindako arazo ekonomikoari irtenbidea bilatzeko. Honetaz gain, bere programa elektoralean EB aurkeztutako proposamenak eta bere garaian atzera botatakoak, aurkezten ditu, hala nola zaborren tasetan beherapena egitea birziklapenean %50era iritsiz gero. Kanpainaren azken txanpan gaudela, azpijoko traketsera jo du prentsara oposizioari baino lehen kooperazioko laguntzei buruzko ikerketa batzordeko ondorioak ezkutuka zabalduz. Idazkariak idatzitako ondorio horiek irakurrita PSOE eta PPren diktaketa direla ematen du, eta bertan Ana Urchueguiari egotzi zaizkion edozein delitu edo arau-haustetik errugabetu egiten du.
Txostenaren egileak subentzioen kontzesiorako beharrezko betekizun legaletan hautsitako egintza eta ez egiteak eta ondorengo kontrola eta fiskalizazioaren jokabidearen inguruan dio "esparru ekonomiko-administratiboan araututakoarekin bat ez datorrela". Txosten horretan, amaitzeko "ez dago arrastorik non horietan deliturik egon dela adierazi daitekenik" aipatzen du idazkariak. Guzti hau gainera erantzukizun politikoetan, ekonomikoetan, administratiboetan edota Ana Urchueguiak edota Lasarte-Oriako Udaleko arduradunak eragin ahal izan dituztenetan sartu gabe.
Etika gutxi eta zuzenketa asmo gutxi ikusi daiteke PSOEren azpijoko honen atzean.
Erredakzioan itzulia
Ricardo Ortega
EB-Berdeak-eko zinegotzia