“Promotoreen beharrei erantzuten dien aldaketa” da adierazi zuen Ricardo Ortegak. Ezker abertzaleko Txanpi Baztarrikak, besteak beste, proiektuak bere osotasunean egingo diren edo epeak betetzen badira zer egingo den galdetu zuen. Era berean, hurrengo Arau Subsidiarioak proiektu egingarriak egiteko guztien artean aztertu behar direla aipatu zuen.
Era berean, Errekalde atzekaldekan egingo den industriaguneko proiektuaren lehen pausua onartu zen, baita Michelingo eremuko industrialdeko proiektuan egingo den aldaketa bat ere.
Atsobakar erresidentzia
Honetaz gain, Foru Aldundiak Atsobakarreko zahar-etxearen kudeaketa bere gain har dezan erreklamazio administratibo edo judizialak aurkezteko alkatetzak egindako proposamena ere onartu zen hiru bozketen ondoren.
Oposizioko alderdi gehienek gaia mahai gainean uzteko eskatu zuten, bi bozketan berdinketa egon zen baina azkenik alkatearen kalitatezko botuari esker proposamena eztabaidatu eta onartu zen.