Kukuka antzerki eta dantza eskolak IX. Antzerki eta dantza astea aurkeztu zuen asteartean.
Hala baina, astea izan beharrean, aurten bi aste izango dira, bata maiatzaren 23an hasi eta 29an bukatuko da eta bestea ekainean izango da, 6tik 11ra.
Guztira Lasarte-Oria, Añorga eta Zubietako 30 taldetik gora izango dira oholtza gainean eta azkeneko egunean, Jalgune taldeko gazteak daude gonbidatuak.
Aurten gainera, azpimarratzekoa da ikasle guztien desfilea maiatzaren 28an izango dela eta dantzari dagokionez, lehenengoz, euskal dantza eta sorkuntza dantza garaikidetik bananduak egongo direla bi saio desberdinetan.
Gauzak honela, astelehenetik ostiralera, istorio desberdinak ezagutzeko aukera egongo da kultur etxean, 19:00etan.