21_Tenisean ere hiru herritar Gipuzkoako txapeldun orde

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 21a

Lehengo larunbatean, Michelingo Kirol Gunean Gipuzkoako eskolarteko banakako txapelketako finalak jokatu ziren.
Hauetan herriko Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikatetxeetako hiru gaztetxo txapeldun orde izan ziren: alebin nesken mailan, Saioa Mendiluze, infatil nesketan, Paula Uli eta mutiletan Alex Garcia.
Postu honi esker Paula eta Alex asteburuan Gasteizen egingo diren Euskadiko XXX. Eskolarteko Jokoetan lehiatuko dira.

Euskadiko Jokoak
Baina teniseko lagunez gain, Landaberriko atletismo taldeko neskak edo Buruntzaldea Igeriketa taldeko gaztetxoak ere Euskadiko Jokoetan egongo dira.