Zaballosek alkatetza galdu dezake

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 22a

Gaur bozkatzera 14.190 herritar zeuden deituak, eta horietatik 9.098 lagun joan dira. Aurtengo udal hauteskundeetan abstentzioa %35,88koa izan da (5.092 lagun), 2007an baina txikiagoa.
Bozkatzera joan direnetatik 3.147 algunek PSE-EE bozkatu dute, 7 zinegotzi emanez (2007an baino bat gutxiago). Bilduri berriz, 2.168 lagunek eman diote bere bozka, beraz 5 zinegotziekin, gaur arrakasta gehien izan dutenak dira. EAJri 1.091 lagunen bozkek 2 zinegotzi eman diete, orain arte bezala geratzen dira. LOHPlataformak berriz, beste zinegotzi bat lortu du; lehen bakarra zuen eta gaur bigarrena lortu du, 980 botoekin. PP ere orain arte bezala geratzen da, zinegotzi batekin, 785 boto.

Zinegotzia galdu

EB-Berdeak-ek 199 boto lortu ditu, baina ez dira nahikoak izan eta zuen zinegotzia galdu du. Hamaika bat!-ek ere, 298 boto lortu ditu, baina hauek ere zinegotzia galdu dute. Aralarrek ere 152 botoekin, ez du lortu.

Alkatetza galdu dezake PSE-EEk

Lasarte-Oriak 17 zinegotzi ditu, beraz oposizioak paktu bat egiten badu eta elkartzen badira, 17 horietatik 9 eskuratuko lituzkete, gehiengoa.