Antzerki eta dantza asteko lehenengo bi saioak ikusi ziren atzo kultur etxeko aretoan eta horietako bat aurten hasi den talde batena izan zen, Zubietako antzerki taldekoarena.
Zubietako taldeak Koloretako mundua lana eskaini zuen.
Talde honen aurretik, Landaberri ikastolako LH1 mailako gaztetxoek Zuri beltzean obra eskaini zuten.
Eta astebeteko etenaren ostean, ekainaren 6tik 11ra herriko ikastetxeetako eta Añorgako Amasorrain ikastolako gaztetxoen lanak ikusteaz gain, Lasarte-Oriako eta Añorgako gazte eta helduen emanaldiez gozatu ahal izango da.
Aurten gainera, Kukukak herriko Jalgune elkarteko gazteei gonbita egin eta hauek ere parte hartuko dute edizio honetan, 20 urte hamaika bertute obrarekin.