Gainera, H1, Aralar eta Ezker Batuak ez dute ordezkaritzarik lortu, 2007an ez bezala (orduan H1 EA zen eta Aralar-EB batera aurkeztu ziren). Beraz, azken legealdian zazpi alderdi bazeuden Udalean, berrian bost bakarrik izango dira, PSE-EE, Bildu, EAJ, LOHP eta PP.
Aukerak
Udal Gobernua osatzeko aukera ezberdinak izango dira: bat, PSE-EEk bakarrik gobernatzea; beste bat, oposizioko alderdiren batekin bat egitea,... baina lehenengo aldiz oposizioko alderdiak elkartu eta gobernu aldaketa ere posible da.
Hori adierazi dute hauteskundeen biharamunean, Bildu, EAJ eta Plataformako ordezkariek: "herriko alkatetza eskutik aldatzeko apustu garbi eta zintzoa egingo du Bilduk" Pablo Barriok; "PSOE-PP-ren boto kopuruen jaitsiera da guretzako ondoriorik positiboena aspalditik izan ez dugun aldaketa batetarako aukera sortzen delako" Estitxu Alkortak eta "balantza alde batera edo bestera modu erabakigarrian alda dezake Herritar Plataformak, baina beti ere erantzukizuna eta hausnarketa kontuan izango du" Ana Isabel Prietok.