Atletismoan ere hiru herritar Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 24a

Kadete, jubenil, junior eta beteranoetako Gipuzkoako txapelketako lehenengo bi jardunaldiak burutu ziren Tolosa eta Donostian lehengo asteburuan.
Bertan herriko hainbat atletek parte hartu eta emaitza onak lortu zituzten.
Gauzak honela, Lasarte-Orian hiru Gipuzkoako txapeldun berri daude, Gaizka Ormazabal, Ane Galardi eta Santos Uribe.

Beterano maila

Zumeatarra taldean dabilen Santos Uribe herritarrak, 5 kilometro martxa izeneko proban urrezko domina eskuratu zuen 75 urte baino gehiagoko mailan, 38m. 46 s. eta 87´ markarekin.
Junior eta jubenil maila
LOKEko Gaizka Ormazabal eta Irati Larrañagak parte hartu zuten junior mailan eta jubeniletan, berriz, Ane de Miguelek.
Ormazabal Gipuzkoako txapeldun izan zen, 400 metro hesiekin proban 59s. 14´ markarekin.
Larrañagak, berriz, luzera jauzian bigarren postua eskuratu zuen, 4 metro 93 zm.ko jauziarekin.
Ane de Miguel jubenilak proba berean laugarren postua eskuratu zuen bere mailan.

Kadete maila

Kadete mailan ere, LOKEk Gipuzkoako txapeldun berria du, Ane Galardi.
Galardik, aldiz, luzera jauziko txapela eskuratu zuen,
4 metro 81 zm.ko jauziarekin.
Bestalde, Maria Eugik bosgarren postua eskuratu zuen proba berean.
Eta mutilei dagokienez, Itoitz Rodriguez-ek zilarrezko domina eskuratu zuen 600 metroetan.
Hurrengo asteburuan, Gipuzkoako txapelketako 3. eta 4. jardunaldiak antolatu dira Arrasate eta Donostian, beraz, domina gehiago lortu ditzakete herriko atletek.