Gipuzkoako eskolartekoan Naiara Lizaso txapeldun bikoitza izan zen eta Mikel Sotok bi laugarren postu lortu zituen.
Naiarak 100 m. tximeleta eta 100 m. proba librean parte hartu eta bietan urrezko domina eskuratu zuen. Borja Apeztegia entrenatzaileak aipatu digunez, “tximeletan ez zuen bere marka hobetzerik izan. 100 metro libreetan, aldiz, bere marka 5 segundutan hobetzea lortu zuen”.
Bestetik, Mikel, laugarren izan zen 100 eta 200 m. bular probetan, “oso gutxigatik ez zuen dominarik lortu”.
Gauzak honela, Naiarak lortutako emaitzei esker Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizen maiatzaren 28an egingo diren Euskadiko Joko Eskolarretan parte hartzeko txartela lortu du.
Mikelen kasuan, Joko Eskolarretan zuzenean izateko txartelik lortu ez badu ere, entrenatzailearen ustetan, “egindako marka eta postuak direla eta, bertan izango da”.
Igerilari osoa
Bestalde, Beñat Alkorta, Iñaki Etxebeste, Maialen Casado eta Janire Berasartek Igerilari osoa txapelketan lan bikaina egin zuten, Buruntzaldeko igeriketa taldeko entrenatzaileak azpimarratu duenez.
Lau probatan parte hartu behar izan zuten gaztetxoek, 50 m. tximeleta, 100 m. bizkar proban eta 100 m. bular eta libreetan.
“Bi saioetan parte hartzen zuten lehen aldia zen. Laurek esfortzu bikaina egin zuten eta hobekuntza nabarmena erakutsi zuten” aipatu du Borja Apeztegiak.