Antolatzaileek azaldu digutenez, kirol ezberdinak landuko dira adinaren arabera.
Aurrebenjaminek, LH1 eta LH2 mailako gazteek kirol hastapena egingo dute. Pilotalekuan izango da jarduera, 10:00etatik 11:30era.
Benjamin eta alebin mailako gaztetxoek, berriz, goizeko 9:30etatik aurrera, kirol ezberdinak egiteko aukera izango dute: futbola, herri kirola, saskibaloia, errugbya eta atletismoa.
Maila bakoitzeko txapelketa bat antolatuko da, hau da, maila bereko taldeak lehiatuko dira eta, era honetara, lau txapelketa egongo dira kirol bakoitzeko.
Honetaz gain, oparien zozketa egingo da festan parte hartu duten guztien artean.
Tenisa
Era berean, arratsaldean 16:00etatik aurrera, ikasturtean zehar tenisean ibili diren LH3 eta LH4 mailako benjaminek tenisean egiteko aukera izango dute.
DBH
Antolatzaileek jakin arazi dutenez, DBH mailakoek ez dituzte denboraldiko txapelketak amaitu eta oraindik zehaztu gabe dagoen data batean ospatuko dute haiek eskola-kirola festa.