Maiatzaren 27a arte haur-eskolan izena emateko epea irekia egongo da. Goizeko 09:00etatik 13:00ak bitartean Manuel Lekuona kultur etxetik pasa beharko dira aurretiko izen ematean interesatuak daudenak. 2009ko urtarrilaren 1etik gaur egunera bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Aurrematrikula egiteko unean, 40 ordaindu beharko da eta zenbateko hori matrikula pagatzean deskontatuko da.