Zabaleta baserriko errotonda eraikitzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 24a

Goiegi Ibarreko eta Zabaleta Berriko hirigintza-garapen lanekin jarraituz, atzo maiatzak 23, Nasipa SL enpresak Hernani Bidea eta Buenos Aires Aldapa arteko errotonda berria egiteko lanak martxan jarri zituen, Zabaleta baserriaren ondoan.
Lanek ibilgailu-zirkulazioan eragina dute eta behar bezala adierazita dauden behin behineko desbideratzeekin irtenbidea ematen zaio.
Edateko ur-horniketan ere etete zehatzak egin behar dira, beti ere gaueko ordutegian 23:00ak eta 6:00ak bitartean eta aldez aurretik kaltetutako auzotarrei jakinaraziko zaie.
Lan hauek irailean amaitzea aurreikusita dago. Lerro hauen bidez, Lasarte-Oriako Udalak barkamena eskatu nahi du sortu daitezkeen eragozpenengatik.