Aurreakordiora iritsi dira Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 24a

Atsobakar zaharren egoitzako langileak jakinarazi digutenez aurreikusiak zituzten lan geldialdiak bertan behar utzi dituzte enpresarekin pertsonal finkorako aurre akordio onuragarri batera iritsi ondoren.
Honen bidez zaharren egoitzen hitzarmen kolektiboan aurreikusten den igoera aplikatuko diete eta aurretik zituzten hobekuntzak ere mantenduko dituzte baina ñabardura batekin "hobekuntza onuragarriak ad persom lortu ditugu, langile zehatz izen abizenekin, ez dugu lortu enpresa konbentzitzea hobekuntzak aldi baterako langileentzat eta etorkizuneko kontratazioentzat aplikatzea" azaldu digute langileen batzordetik.