Jon Zubiaga antzezleak Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako Buah txabal! umorea eta ironia nahasten dituen bakarrizketa eskaini zuen ostiral gauean Jalgi Kafe antzokian.
Tabernara hurbildu ziren herritarrek lokal batean ordu asko sartuta ematen dituen Garikoitz Kortabitarte Betik euskararekin duen harreman gatazkatsua eta eleaniztasunari buruz duen iritzia ezagutzeko aukera izan zuten