Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako LH2 mailako gaztetxoek haien ikastetxeetako eta herriko uraren erabileraren azterketa egin dute kurtsoan zehar. Ikastetxeen agenda 21aren barruan dagoen ekintza honen ondorioz ikasitakoa eta herriaren egoerari buruz egin duten diagnosia lehengo ostegunean aurkeztu zituzten Udalbatzar aretoan. Horretaz gain, Udalari eskaerak ere egin zizkieten, hala nola, obretan urik alferrik gastatzen ez dela kontrolatzea, euria egiten duenean lorategiak ez ureztatzea, iturrien emaria bost segundotara gutxitzea izan ziren edo etxeetako iturrietako ura aurrezteko sistemak eta ur-tangetan jartzeko poltsak banatzea. Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek proposamenak entzun eta kontuan izango zituela adierazi zien.