Kukuka antzerki eta dantza eskolak antolatzen duen astea aurrera doa.
Landaberri ikastolan eta Zubietako antzerki taldean lehenengo pausuak ematen ari diren haurrak edo urte batzuk daramatzatenak, DBHko gazteak ikusi ditugu taula gainean aste honetan.
Baina antzerkiaz gain dantza ikusteko aukera ere izango da. Larunbatean desfile erraldoiak herriko kaleak musikaz beteko ditu. Igandean, berriz, bi saio desberdinetan goizean, euskal dantza eta sorkuntza eta arratsaldean, dantza garaikidea.
Ekainaren 6ra arte, Kukukako lagunek atsedena izango dute.