Trafikoa kudeatzeko zentrora txangoa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 27a

Biyak Bat erretiratuen elkarteak jakin arazten digu, ekainaren 16an Otxarkoagan dagoen Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora antolatu den txangorako lekua dagoela.
Autobusa 9:00etan aterako da elkartearen egoitzatik. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentro modernoa bisitatu eta Oinezkoen praktika egokiak proiekzioa ikusiko da. Lasarte-Oriara 14:00ak aldera iritsiko dira.
Bisita doanekoa da, bazkide ez direnentzat ere. Txangoan izena emateko interesa dutenek, bulegora hurbiltzea besterik ez du.