Lasarte-Oriako Udalak Noble y Fiel Amigo elkartearen laguntzaz eta txakurren jabeei zuzendurik eskaini duen ikastaroaren saio berria egin zen asteazkenean.
Honetan, txakurraren lasaitasun seinaleak nola iragarri azaldu zieten Kultur Etxeko hitzaldi aretora hurbildu ziren herritarrei.
Baina ikastaro hau teorikoa izateaz gain, praktikoa ere bada eta hain juxtu, hurrengo saioa, ekainaren 22koa, Atsobakarreko parkean egingo da eta praktikoa izango da.