Ausartu zaitez, gidabaimena euskaraz!

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 27a

Buruntzaldeko Udalek Semaforo berdea!! Gidabaimena euskaraz ekimena berriro ere martxan jarri dute. Iazko kanpainiako emaitzek (gidabaimena euskaraz ikasi dutenen %70etik gora gainditu dute azterketa teorikoa), garbi utzi dute ez dela beldurrik izan behar azterketa euskaraz egiteko garaian.