Lasarte-Oriako Alboka abesbatzak urteko elkartrukeekin jarraituz, apirilaren 30ean Puerto de Santa Mariako El Jardin de Schönberg abesbatza egon zen, Bartzelonako L’Harmonia de Valldoreix abesbatzaren bisita izango du asteburu honetan.
Larunbatean, 20:00etatik aurrera, Brigitarren komentuan, eskainiko duen kontzertuan Kataluniako abesti herrikoiak entzun ahalko dira. Alboka abesbatzak ere parte hartuko honetan eta elkarrekin Maitia nun zira abestia eskainiko dute.
Bestalde, Alboka abesbatzak igandean 11:30ean Oriako Karmengo kaperako meza girotu eta ostean, kontzertu txikia eskainiko du.