12 orduko ibilaldia Nafarroa eta Gipuzkoako mendietan zehar, Arantzatik Lasarte-Oriara

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 27a

Ostadar Mendi elkarteko zenbait kide eta beste hainbat herritarrek, guztira Lasarte-Oriako 20 bat lagunek, Nafarroako Arantzako San Juan Xar eremutik, Lasarte-Oriarainoko mendi ibilbidea egin zuten lehengo larunbatean, maiatzaren 21ean.
Aurreko urteetan ere ibilaldi luzeak egin ditu taldeak, beste zenbait tokitatik Lasarte-Oriara etorri dira, esaterako Arantzazutik, Aralarreko San Migeletik edo Arratetik.
Aurten, Arantzatik atera eta Artikutzako parkea, Añarbe urtegiaren eremua, Epele herrixka eta Buruntzaldeko mendiak igaro ostean iritsi ziren herrira. Guztira 12 orduko txangoa izan zen.
Horregatik, bidean galdutako indarrak berreskuratzeko, Zubietako elkartean batu eta ederki afaldu zuten guztiek elkarrekin.