Aurrematrikula egiteko azken eguna

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 27a

Etxeko txikietatik hasi eta helduenera, Lasarte-Oriako Musika Eskolak adin guztietarako eskaintza aurkezten du.
Txokoak, hastapena, musika hizkuntza, helduen taldea... hauetan aurrematrikula egiteko interesatuek, Manuel Lekuona kultur etxean bigarren solairuan, 9:00etatik 13:00etara joan behar dira. Gaur da azken eguna.
Honetaz gain, Lasarte-Oriako Udalak jakinarazten du, derrigorrezkoa dela aurrematrikula egitea uztailaren 1etik 15era bitartean burutuko den matrikulazioan epean plaza izateko.