Musika eta dantza Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 28a

Gaur arratsaldean, eguraldia lagun bada, Kukuka antzerki etqa dantza eskolako kideek desfile erraldoia egingo dute. IX. Antzerki eta dantza astearen barruko ekimen honek herriko kaleak musikaz eta dantzaz beteko ditu.

L´Harmonia abesbatza

Bestalde, Lasarte-Oriako Alboka abesbatzak urteko elkartrukeekin jarraituz, apirilaren 30ean Puerto de Santa Mariako El Jardin de Schönberg abesbatza egon zen, Bartzelonako L’Harmonia de Valldoreix abesbatzaren bisita du asteburu honetan.
Gaur, 20:00etatik aurrera, Brigitarren komentuan, eskainiko duen kontzertuan Kataluniako abesti herrikoiak entzun ahalko dira. Alboka abesbatzak ere parte hartuko honetan eta elkarrekin Maitia nun zira abestia eskainiko dute.